Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Sarioko sarrera

2024(e)ko apirilaren 16a

Erakusketa: Oh, Ford!, Maria Azkaraterena

Datak: 2024ko apirilaren 11tik ekainaren 21ra

¡Oh, Ford!

Ikusizko kontakizun bat da, zeinean kritikoki begiratzen baitzaio sistema ekonomikoaren arauei jarraitzen dien zibilizazioari, hots, sistema ekologikoen funtzionamendu osasuntsua mantentzen duten funtsezko prozesuak bazter uzten dituen zibilizazioari. Haren izenburuak keinu egiten dio XX. mendeko kontakizun handienetako bat den Aldous Huxleyren Bai mundu berria eleberriari, nahiz eta sailean aurkezten den etorkizuna eleberri hartan aurkeztutakoaren oso bestelakoa izan. Joan den mendearen lehenbiziko erdiko distopia teknologikoetan, makinek –eleberri haietan makinak nonahikoak ziren– erabat menderatzen zituzten gizakiak, dela entitate autonomo eta antagoniko gisa, dela botereak erabilita pertsonak erabat kontrolatzeko. Distopia horietan Lurraren baliabideak amaiezintzat jotzen ziren. Mendearen bigarren erdian, ordea, zenbait ingurumen krisiren eta klima-aldaketari buruzko lehen adostasun zientifikoen ondoren, kontzientzia ekologiko berri bat sortu zen, eta gorpuzten hasi zen agian behin betiko kontakizun distopikoa izanen zenaren ideia. Susmatzekoa da bizitza sostengatzen duten ekosistemen kondizioak atzera bueltarik gabe aldatzen eta gure espeziearen biziraupena arriskuan jartzen ari garela.

Saila, jatorriz, Punto de Catástrofe argazki-taldearen Intersecciones izeneko fanzine-bildumaren barrenean argitaratu zen. Bilduma horrek errepidea zuen ardatz, modernitatearen sinbolo handienetako bat, erabat aldatu baititu lurraldea eta hartan bizitzeko moduak. 

María Azkarate (Gasteiz, 1977) Iruñean bizi da. Arkitektura ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean. Urte batzuez lanean aritu ondoren, argazkigintza deskubritu zuen adierazteko modu gisa, eta, harrezkero, bere ibilbidea aldatu zuen, arkitekturako argazkigintza eta hiriari eta espazio arkitektonikoari buruzko proiektu pertsonalen garapena uztartuz. 2020an, BAFFEST jaialdiko euskal argazkilari berrien lehiaketa irabazi zuen, Tercer Paisaje lanarekin. Bere lan berrienen artean, aipatzekoa da 2023an Bilboko Arte Ederren Museoan Bilbao Metropoli 30-30-30 erakusketan izandako parte-hartzea, Vanessa Winship-ekin eta Corinne Vionnet-ekin batera. Bere lana Nafarroako Museoaren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren funtsen parte da. 

https://mariaazkarate.com/