Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Sarioko sarrera

“Artista artean” erakusketa, Marijose Recalderena

Datak: 2024ko urtarrilaren 31tik apirilaren 10era

ARTISTA ARTEAN

Gizakiaren irudikapenak erakarri egiten nau, behatu eta aztertzeko moduko eredu fisikoa baita. Gai hori agorrezina da, eta beti proposatzen dizkit erronka eta zailtasun berriak. Gainera, haren jarrera eta emozioetatik abiatuta komunikatzeko aukera ematen dit, izan pinturan zein eskulturan.

Erakusketa honetan, artista-erretratu multzo bat bildu dut. Hain justu, 2000. urtean egindako margolan sail bat aurkezten dut. Koadro horiek nik lankideei egindako erretratuak dira, baina haietan, aldi berean, nire erretratua egiten ari dira haiek. 2014. urteko xilografia-lan bat ere jarri dut erakusketan, okumen xaflazko ate baten gainean zizelkatu dudana. Grabatuaren jardueran aritzen diren artista batzuen eszena bat ikusten da bertan, eta 2023. urtean olioz egindako marrazki batzuk sartu ditut, artearen historiako artista entzutetsu batzuk irudikatzen dituztenak, hala nola Alice Neel, Louise Bourgeois eta Raoul Duffy.

Marijose Recalde (Sartaguda, 1964) Eraulen bizi da, Nafarroan. Beti bizi izan da herri txikietan, horrek aukera ematen baitio formatu handiko eskulturak egiteko eta bere sormen prozesurako behar dituen material ugariak gordetzeko lekua izateko.

Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieraz geroztik ari da karrera artistikoa egiten, eta, ibilbide horretan, pinturan aritzetik diziplina anitzetan aritzera igaro da. Noizean behin, tailer didaktikoetan parte hartzen du, batez ere ingurumen gaietara bideratuetan, bai eta izaera sozialeko topaketetan ere,
komunitate diferenteekin artelanak egiteko helburuz.