Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Sarioko sarrera

2023(e)ko irailaren 7a

"Bero Sapa" erakusketa (Damaris Pan)

Egunak: 2023ko irailaren 7tik urriaren 27ra

Elkarrizketa Damaris Panekin eta Anna Dotekin.
Irailaren 7a, ostirala, 19:30ean

Damaris Panek Bero Sapa izeneko serie berri bat aurkeztuko du Sario eraikineko atalondoan. Izenburuak ongi ezagutzen dugun sentsazio termiko bat aipatzen du (bero handia eta hezea), gorputzean itolarrien edo izerdiaren bidez agertzen dena. Badakigu, halaber, deserosotasun hori ohikoa izanen dela udak gero eta beroagoak diren neurrian. Damaris Panek maisulan hau sortzeko erabili dituen koloreak laranja eta beltza izan dira, hots, eguzki argiaren eta suaren kolorea eta ikatzarena eta errautsena. Sutan dagoen giro laranja-kolorea dute atzealdean, eta, aurrealdean, pertsonaia batzuk argi kontra ari dira mugitzen. Artistak pertsonaiak itzalak bezain beltz margotzen ditu, gozamenezko jarreretan. Beraz, bat-batean harrapatutako keinuen bilduma honetan, hedonismoaren –gaur egungo garaiaren ezaugarria– klixe batzuk ikus ditzakegu.

 

Damaris Pan (Mallabia, Bizkaia, 1983) Bilbon bizi da, eta bertan egiten du lan. Artista eta EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea da. Bere doktoretza-tesian, desbideratzea eta anomaliak aztertu zituen oinarri artistiko gisa, “Lo Bueno, lo Bello, lo Berdadero” (2014) izenburupean. Duela gutxi, Gure Artea 2021 saria jaso du, jarduera artistikoaren aintzatespenaren kategorian. Bere lana bilduma nazional batzuen parte da: Artium Museoa, La Caixa Fundazioa, Bizkaiko Batzar Nagusiak, BilbaoArte Fundazioa, Modus vivendi, Fernando Garate; eta nazioarteko bilduma batzuetan ere parte hartzen du, hala nola Francis J. Greenburger, Time Equities, Inc., eta Art OMI bildumetan. Bartzelonako Ana Mas Projects galeriak ordezkatzen du.