Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Sarioko sarrera
2023ko otsailaren 10era arte
Inaugurazioa artistarekin:
Ostirala, abenduak 9, 19etan
Pintura, gure eguneroko bizitza bezala, pentsamendu, ekintza eta sentsazioen fluxu etengabeaz osatua dago. Koadro bakoitza orainaldi bat da, une batez denboran geldirik geratu den espazio bat. Koadro hauek beharretik sortzen dira. Margotzeko beharraz hain zuzen: Euskarriaren gainazaletik materia irristatu. Oihalaren gainean hainbat elementu (kolorea, materia, marra, forma) antolatu. Konposizioa sortu.
Begirada poetiko batetik, koadro hauek lekuak izan daitezke ere, irudimeneko paisaia baten aipamenak. Begiekin, gorputzarekin edota espirituarekin murgiltzera gonbidatzen gaituzten lekuak.
Nolanahi ere, interesgarriena ikusle bakoitzaren esperientzia partikularra da.
Gabriel Coca (1989, Iruñea) 2016an EHUko Pintura masterra egin zuen 2019 eta 2021 urteetan Huarte zentroko residente izan zen (Nafarroa). 2021ean Nafarroako Gobernuak arte plastikoetarako emandako laguntzen onuraduna CACH (Nafarroa), SC Gallery (Bilbo), Lumbreras galeria (Bilbo) edota Parés aretoan (Bartzelona) erakutsi du bere lana besteak besteEra berean, FIG Bilbo eta UVNT bezalako azoketan egon da bere lana ikusgai ere.
https://www.gabrielcoca.com/
Informazio gehiago: actividades.culturales@unavarra.es
Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Laguntzailea: Iruñeko Udala