Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Sarioko sarrera

Erakusketa: “Mundurik gabeko paisaia”, Oier Iruretagoienarena

2022ko urriaren 21era arte

 

Oier Iruretagoienaren horma-irudiek askotariko paperak edo oroigarri txikiak gordetzen diren artxibategien antza dute. Mundurik gabeko paisaia (horma-irudia) seriean, Iruretagoienak piezak patchwork-ak balira bezala eraikitzen ditu, plastikozko laminak gainjarrita. Horrela, geruzen artean, pintore anonimoen mihiseak sartzen ditu. Natura apal bat erakusten duten irudi horiek marrekin, grapekin eta trokelaketekin gainjartzen dira, begiratzearen ekintza beti zaratatsua, gorabeheratsua eta osatugabea balitz bezala. Obra horiekin batera, eskultoreak modu berean sortzen dituen beste batzuk aurkezten ditu, baina, oraingoan, collagearen osagaiak aldirietan topatutako hondarrak dira, hala nola hosto lehorrak eta paperezko bilgarriak. Prozedura judizial bateko frogak balira bezala, pieza horiek giza jarduerek naturan duten eragin negargarria berresten dute.

Oier Iruretagoiena (Errenteria, Gipuzkoa, 1988) Bilbon bizi da, eta bertan lan egiten du.
Arte Ederretako lizentzia lortu zuen EHUn, 2011n, eta lehenago egonaldi bat egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. 2018an Bruselako WIELS egonaldien programan parte hartuz osatu zuen bere prestakuntza. Zenbait erakusketa bakarka egin ditu Donostiako San Telmo Museoan (2021), Arkeologi Museoan (2020) eta Carreras Múgica galerian, Bilbon (2019). Beste zenbait, berriz, beste artistekin batera: “El sentido de la escultura” izenekoa Joan Miró fundazioan (Bartzelona, 2021) eta “Generación 2020” La Casa Encendida-n (Madrilen).

http://www.oieria.info/

 

 

.



 

Informazio gehiago: actividades.culturales@unavarra.es

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea: Iruñeko Udala

Logotipo del Ayuntamiento de Pamplona | Ayuntamiento de Pamplona