Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Sarioko sarrera

Erakusketa: Begirada ezberdin bat

Noiz: maiatzaren 2tik 23ra

Non: NUPeko Sario eraikinaren bukaerako gunean

Erakusketa hau irudi multzo bat baino gehiago da: Nafarroako gizarteari bestelako ikuspuntutik begiratzen hasteko aurrerapausoa egiteko gonbidapen bat. Inklusioaren betaurrekoak jarriko ditugu hemen aurkeztuko dizkizuegun pertsonen errealitatea ikusteko, aurreiritzirik gabe, enpatiaz eta elkartasunez. Nolako oztopoak gainditu behar izan dituzten jakinen dugu, kristal berri batzuen bitartez begiratuta, eta noizbehinka gure inguruan gertatzen diren bazterketa sozialak eta diskriminazio egoerak ikustea eragozten digun miopia sozial hori doituko dugu.

14 argazkiren bitartez, ezagut itzazu Silvia, Mohammed, Manuel eta Farmatta. Unai Beroiz argazkilariak bere kameraren bidezko begirada laga digu zenbait istorio ikus ditzagun: zailtasun ekonomikoei buruzkoak, arrazarengatiko diskriminazioaren ingurukoak, osasun mentalarekin lotuak... Baina, bereziki, desparekotasun horien aurka duintasunez borrokatu diren pertsonen irudiak dira. Istorio horiek ez baitira bereak bakarrik; gureak ere badira, eta bizikide ditugun eta gurekin batera gizarte hau eraikitzen duten auzokoenak ere bai.

Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Nafarroako Sarearen erakusketa bat da hau.