Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Sarioko sarrera
Maiatzaren 4tik ekainaren 17ra
Ilustrazioa arte txikitzat hartzen da askotan, erabilera komertzial, testu edo aplikazio baten mende dagoena, edo bezeroen nahietara egokitu behar duena. Bartzelonako Cromo galeria Natalia Zaratiegui artista nafarraren proiektu pertsonala da, ilustrazioa eta marrazketa arte garaikidearen barreneko elementu direla aldarrikatzeko sortua, eta enkarguaren helburua gaindituz egilearen marka duten adierazpen artistiko gisa defendatzeko.
Ekimen honetarako hautatu diren obretan, ohartuko gara artistak bere ahotsarekin hitz egiten digula, eta diskurtso bat eratzen duela testu batekin edo besteren helburu batekin loturik batzuetan, eta artistaren beraren nahiarekin edo sormenarekin loturik beste batzuetan.
Liburuak, kartelak, postalak, autoargitalpenak... Ilustrazioak forma eta aplikazio asko dituela erakutsiko digu erakusketak. Argitalpenetako ilustrazioen adibideak ikusiko ditugu, hala nola María Corteren J is for Jazz eta Natalia Zaratieguiren Relatos para amantes de los libros, liburu ilustratuetatik hautatutako irudiak. Bestalde, komunikazioari aplikatutako ilustrazioaren adibide onak dira Coqué Azconak ‘01’ izeneko erakusketarako egindako kartelak eta Singled out filmerako egindakoak; bai eta Gina Thorstensen norvegiar artistak Lleidako Animac jaialdiaren 25. urteurrenerako eratu zuen irudia ere. Azkenik, marrazki originalak ditugu ikusgai, bi artista horien proiektu pertsonalak eta honako obra hauek: Martina Manyàren Montanhas, Luci Gutiérrezen Making Friends, Arnal Ballesterren Los perdedores eta Marc Torrenten Graphic Gigs.
Informazio gehiago: actividades.culturales@unavarra.es
Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Laguntzailea: Iruñeko Udala