Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Sarioko sarrera

Javier Ozcoidi: I wanna be a Pop Star

2022ko apirilaren 29ra arte

Erakusketa hau ariketa bat da, eta obra batzuei modua eman nahi die elkarrekin bizitzeko eta zerbait gerta dadin bultzatzeko. Lan horietako batzuk lehenagokoak dira, beste batzuk berriagoak, bukatu gabeak, egite prozesuan daudenak. Erakusketako obren hizkuntzak ikertzen dituen alderdiak figurarekin, erretratuarekin eta irudi finkotik abiatutako ekintzarekin dute zerikusia. Ahultasun egoera bat onartzeko eta hari aurre egiteko gai izatea da. Nahi dena ozen esatea forma ematearren eta modu egiazkoago eta zuzenago batean existi dadin. Besteak beste helburu horiek ditu erakusketa honek, eta gaiari begiratzeko eta hura taularatzeko bide bat proposatzen digu, gurutzatua izan nahi duen gorputz bat laztantzeko modu bat.

Gorputz bat gurutzatzea, haren barrenean sartzea.

Miley Cyrusek honakoa esan zuen elkarrizketa batean: “Not really the time, it's the amount of people”. Samantha Hudsonek dio ez dakiela trabestia izan nahi ote duen, autentikoa baino ez duela izan nahi.

 

Javier Ozcoidi Arricibita (1999, Iruñea). Artean graduatu zen EHUn 2021ean, eta Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak Tabakaleran antolatutako Artistentzako Tailerrean egonaldi bat eginez osatu zuen 2018an bere prestakuntza (Donostian). Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan erakusleku bat utzi zioten 2020an, eta egonaldi bat eginen du Lisboako PADA Studios-en 2022ko otsailean. Bakarka zein taldean erakutsi izan ditu bere lanak, Montehermoso Kultura Zentroan, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan, Horkasitas Jauregian (Bapore Atelier zerbitzua) eta Bizkaia Aretoan. Saria eman zioten Gazteen Artearen Nafarroako Topaketetan (2021).
 



 

Informazio gehiago: actividades.culturales@unavarra.es

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea: Iruñeko Udala

Logotipo del Ayuntamiento de Pamplona | Ayuntamiento de Pamplona