Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Sarioko sarrera
Urriaren 29tik azaroaren 12ra
Argiak lodiera nanometrikoko geruzetan jotzean eragiten dituen islen mikroargazkietatik abiatuta irudiak sortzea; horixe da Javier Osés Martínez de Zúñiga Materialen Ingeniaritzako doktore eta artistak Hidden Reflections proiektu artistikoan egin duen proposamena.
Osések argia du inspirazio-iturri, hots, nolako interakzioa izaten den argiaren beraren eta xaboi-burbuila baten edo bestelako elementu arrunten artean. Materialen ikerketaren arloan erabiltzen diren teknologia aurreratuen erabileran aditua den artista honek zientziaren munduko konbentzionalismoekin eta materialak garatzeko laborategi batean ohikoak diren praktikekin haustea du helburu.
Metodo esperimental zientifikoa aplikatuz, lodiera ultratxikiko geruza gardenen portaera aztertzen du, ondoren horiek aldatu eta kolore eta forma kontrolatuak lortzeko.
“Argiaren mirariak” izeneko erakusketan jasotako obrak aldatu gabeko benetako mikrografiak dira, ondotik edizio digitalaren bidez prozesatu gabeak.
Javier Osés Martínez de Zúñigak (Iruñea, 1983) Industria Ingeniaritza, Materialen Ingeniaritzako Masterra eta Materialen Ingeniaritzako Doktoretza egin zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. AIN zentro teknologikoko Gainazalen Teknologiaren arloko ikertzaile dihardu 2008az geroztik, eta NUPeko Ingeniaritza Saileko irakasle elkartu 2018az geroztik. 2020. urtean, Hidden Reflections plataforma sortu zuen bere proiektu artistikoa hedatzeko. 2021ean, Sciencekaitza saria irabazi du.
Eguna: Urriaren 29tik azaroaren 12ra
Tokia: Sario eraikina. NUP
Ordua: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 21:00etara
Inaugurazioa: Azaroak 8a 19:00etan
Bisita gidatuak: Azaroaren 11n, 18:00etan eta azaroaren 12an, 16:30ean