Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Sarioko sarrera

Leire Urbeltz: Distrazioaren Izaera

2021eko maiatzaren 7tik ekainaren 25era

2020ko hasieran, proiektu artistiko bat proposatu nahi nuen, asimilazio kulturalerako lurralde komun den Siziliara hurbiltzen zena. Abiapuntu gisa, Messina itsasartean Ulises heroia hiltzeko zorian egon ziren emakumezko itsas munstroen feminitateaz arduratu nintzen.

Boris Groyzen arabera, proiektuen gainean lan egitea etorkizun birtual batean lan egitea bezalakoa da, orainean ezkutuan dagoen eta komunikaezina den zerbaitetan. Gaur egun, praktika artistikoen egunerokoa da errefusaren beldurra diseinatu, aldatu, aurre egin eta kanpoko iritzia jasotzea. Agian, hori dela eta, beharrezkoa zen mundu mailako pandemia bat, kultura-sare guztia hilabeteetan izozteko.

Nire emozioak eta pentsamenduak behatzea eta proiektatzeari uztea. Gogoa sakabanatzen uztea, itzalean dauden eremuak eta oroimenaren urruneko txokoak zeharkatuz, hala nola udaberri hura Jeju uharteko tenplu budista batean edo Mojave basamortua zeharkatzen zuen errepide luze hori, zorizko irudiak itzuli dizkit, proiektu guztietatik kanpo. Uzkurtasun behartuak eragindako bidaia intimo baten emaitza da . Egunez egun orekan egoteko barne borroka.

Leire Urbeltzek (Iruñea, 1985) Artearen Ikerketako eta Sorkuntzako Masterraren titulua du eta Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ilustrazio Sortzailea eta Ikusizko Komunikazioaren Teknikak izeneko graduondokoa ere egin du Bartzelonako EINA eskolan. BBVA Fundazioaren Leonardo bekaren onuraduna 2017an eta Nafarroako Gobernuaren Sorkuntzarako laguntzen onuraduna 2016an, lehen saria jaso zuen Nafarroako Artista Gazteen 2015eko Topaketetan. Banakako erakusketak egin ditu eta erakusketa kolektiboetan hartu du parte. Esaterako, hiri hauetan: Seul, Donostia, Paris, Pekin, Bilbo, Madril, Gasteiz eta Iruñea.

www.leireurbeltz.com