Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Sarioko sarrera
2019ko urtarrilaren 11tik otsailaren 11ra
Erakusketa honek emakumezkoaren kirolak bizi duen errealitatea eta bertan, gizartearen beste arlotan gertatzen den moduan, aurki dezakegun berdintasun eza erakustea du helburu. Kirol modalitate ezberdinetan aritzen diren emakumeek eskaintzen dizkiguten gauza asko erakusten dizkigu, baina baita lortzear dauden gauza horiek ere. Irudiak eta testuak nahasketa horren osagarri dira.
Argazkiek emakumeen egunerokoa erakusten dute. Partidutan fokua bere ahaleginean, sufrimenduan, teknikan, gaitasunean, talde lanean, plastikotasunean jartzen dute...Emakumezkoen kirolera hurbiltzen garenean galdu ezin ditugun arlo positibo guztietan, alegia.
Irudi hauek laguntzen dituzten testuek emakumezkoen kirolak bizi dituen hainbat egoera salatzeko balio dute. Esfortzu gehiago, gizartearen aitorpen eta aitorpen ekonomiko gutxiago, erabakitze postuetan emakumerik ez egotea, hedabideen arreta eskasa....Astiro- astiro hobetzen doazen egoeren mukulua, desberdinkeria erritmo berean mantentzen den bitartean.