Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Osasun Zientzien Eraikina
Noiz: martxoaren 24tik apirilaren 29ra
“Inor ez dadila atzean gelditu” leloarekin abiatu zen 2015. urtean 2030 Agenda, hots, Nazio Batuen Erakundeak eta bere kideek pobrezia desagerrarazteko, desparekotasunen aurka borrokatzeko eta planeta babesteko bultzatutako prozesu historikoa. Agendaren xedea Garapen Jasangarrirako Helburuen bidez (GJH) “pertsona babesgabeak ahalduntzea” da, esaterako egunez egun deserrotzearen ondorioak sufritzen dituzten errefuxiatu, desplazatu eta herrigabeak (ehun milioi baino gehiago). Testuinguru horretan, ACNURen Espainiako Batzordearen Herritartasun Globalerako Eraginaren eta Hezkuntzaren Arloak lankidetzan dihardu Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordetzarekin “UNIRefugees: gure mundua eraldatzen” proiektua garatzeko, Nafarroako Gobernuak finantzatutakoa.
Proiektu horren barneko erakusketa honek unibertsitateko komunitatea sentsibilizatzea du helburu, ACNURen laguntzaz errefuxiatuek zer erronka eta desafiori egin behar dieten aurre agerian jartzeko, bereziki emakume eta neskatilek, beren generoagatik kalteberetasun handia pairatzen baitute. Halabeharrez desplazatu behar izan diren zenbait emakumeren historia pertsonalen bidez, kontzientzia soziala sortu nahi da ihesak ekartzen dituen inplikazioei buruz. Halaber, erakusketak emakume horiek nola ahaldundu diren erakusten du, ezbeharrak gainditu, eta aldaketarako eragile bihurtu baitira beren harrera-komunitateetan. Haien esperientziek, zer-nolako erresilientzia izan duten ikusarazteaz gain, bizitza berreraikitzean izan duten eragin positiboa ere erakusten dute.