Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Osasun Zientzien Eraikina

The most important thing: Ihesaldi baten erretratuak

Noiz: 2024ko otsailaren 1etik 29ra

Non: 

Iruñeko Campusean - Nafarroako Ospitalegunean
Osasun Zientzien Fakultateko beheko solairuan - Erdiko korridorea

“Inor ez dadila atzean gelditu” leloarekin abiatu zen 2015. urtean 2030 Agenda. Agendaren xedea Garapen Jasangarrirako Helburuen bidez (GJH) “pertsona babesgabeak ahalduntzea” da, esaterako ihes egitera behartutako 114 milioitik gora pertsonak.

 

Testuinguru horretan, ACNURen Espainiako Batzordeak, Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordetzarekin lankidetzan, “UNIRefugees: ez utzi inor atzean” izeneko proiektua gauzatzen ari da aurten, Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta.

Esku-hartze horren barnean, Brian Sokol fotokazetari estatubatuarrak egindako zuri-beltzeko argazki batzuk hautatu dira errefuxiatuen eta desplazatuen egoera ikusarazteko eta pertsona horiek ez daitezen bilakatu zenbaki eta estatistika huts. Argazki erakusketa horren bidez, komunitate osoa sentsibilizatu nahi da, bai eta nabarmendu ere edozein arrazoi dela-eta etxetik alde egin behar izan duten milioika lagunek gainditu beharreko erronkak.

Eta zuk, zer eramanen zenuke ihes egin beharko bazenu?