Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Osasun Zientzien Eraikina
Non:
Iruñeko Campusean - Nafarroako Ospitalegunean
Osasun Zientzien Fakultateko beheko solairuan - Erdiko korridorea
Martxoaren 1etik 16ra
Defendatzaileak dira mundu osoan gure askatasunak eta eskubideak defendatzen lan nekaezina egiten duten milaka emakume; klase eta baldintza guztietako emakumeak, banaka eta kolektiboki eskubideak defendatzeko eskubideaz baliatzen direnak eta oinarrizko eskubideen eta askatasunen defentsan dihardutenak estatu mailan eta nazioartean.
Ama bat, alaba desagertuagatik justizia bila. Maistra bat hezkuntza publiko doakoa, laikoa eta kalitatezkoa eskatzen. Maquilako langile bat soldata hobeagatik borrokan. Aktibista bat LGTBI eskubideen alde. Lider indigena edo nekazari bat, bere lurraldearen defentsan. Gazte bat abortuaren despenalizazioagatik mobilizatzen. Kazetari bat poliziaren eta krimen antolatuaren aldeko konplizitateak argitara ateratzen...
Emakume horiek zutik jartzen dira eskubide horiek ukatzen dituztenen biolentziaren mehatxupean. Beren jardueragatik, hamaika arriskuri egin behar diote aurre, eta, hala eta guztiz ere, ez daude borroka bertan behera uzteko prest, beren ekarpena oinarrizkoa baita giza eskubideak sustatzeko, horretarako bizia jokoan jarri behar badute ere. Emakume horiek herritarrak dira, aktibistak, amak, nekazariak, ikasleak, komunikatzaileak, komunitateetako liderrak, profesionalak...
Giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeek egunero-egunero bultzatzen dute askatasuna, berdintasuna eta justizia, nahiz eta diskriminaziozko eta biolentziazko ingurune batean lan egiten duten.
Kolaboratzaileak: