Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Osasun Zientzien Eraikina
Elikadura-burujabetza, pertsonen eta herrien arteko berdintasunaren gakoa
Tokia: Osasun Zientzien Fakultateko beheko solairua - Erdiko korridorea
Urriaren 24tik azaroaren 27ra
Mugarik Gabe elkarteak utopia bateranzko bidaia proposatzen dizue, bidaia beharrezko eta premiazkoa, elikadura-burujabetza eta pertsonen eta herrien arteko berdintasunera garamatzana.
Baratzea bizitza ematen diguten elikagaiak lantzen ditugun espazioa da, eta baita loturak eta harremanak sortzekoa ere. Gure Baratze Kritikoan ideiak erein eta hausnarketak ureztatu ditugu, eta, ondoren, panelen uzta bildu dugu. Kritikoa dela diogu begirada errealitateaz harago daramagulako, inguratzen gaituen hori zalantzan jarri eta geure buruak ere zalantzan jartzeko..
Panelen ibilbide hau egitera animatzen zaituztegu; nekazaritzako elikagaien sistema ulertzeko oinarrizko ideiak biltzen dituzte, eta baita nagusi diren ereduei eta alternatibei buruzko informazioa ere. Egin ezazue laborariek haziak ereiten dituztenetik kontsumitzaileek beren etxean fruituak jaten dituzten arteko bidea.
Laburbilduz, entzun ezazue kontzientzia hartzeko deia eta eraiki zeuen baratze kritikoa.