Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Osasun Zientzien Eraikina
Titiak ez dira objektuak, zerbait gehiago dira. Izan ere, titiek eman digute modua espezie gisa bizirik irauteko.
Otsailaren 1etik 28ra
Erakusketan, ama batzuen titien hirurogei irudi baino gehiago daude. Amen aurpegirik ez da ageri, zenbat urte dituzten eta titia zenbat denboran eman duten besterik ez dakigu. Erakusketaren bidez, jendeari ulertarazi nahi zaio zeinen garrantzitsua den amek titia ematea, eta lekua egin nahi zaie emakumeen titien egiazko irudiari, funtzionaltasunari eta fisiologiari.