Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Osasun Zientzien Eraikina

Emakumeak eta Zainketak. Iruñeko beste argazki-memoria bat

Azaroaren 2tik 29ra

Goiz esnatu dira. Sua piztu behar da, ura berotu,
ogia jarri eta sukaldea epeldu. Eta esnea ekarri,
iturrira joan Artetako ur bila, merkatura, Josefaren
postura, bildu, garbitu, harrikoa egin, jantzi, bularra
eman, janaria prestatu... Eta gero jaso, garbitu, harrikoa
egin, arropa garbitu eta eskegi, josi eta lixatu,
eta beharrezkoa bada, ohean dagoen senideren bat
zaindu. Eta egunaren amaieran, lorik egin gabe igarotako
gaua bezain luzea izandako lanegunaren ondoren,
taldean hitz egiteko elkartu, freskoan eseri edo
briskan jolastu une batez.

Oharkabean pasatzen diren eguneroko gauzak, denetarako
esku horiek bezala, atseden hartzeko edo ordainik
jasotzeko eskubiderik gabe esplotatzen diren emakumeen
eskuak. Izan ere, emakumeek gizonek baino hiru aldiz
denbora gehiago ematen dute lan horietan. Esku trebeak
lan ikusezinetan, eta horiek gabe bizitza ezinezkoa izanen
zen, ur bila egindako mila bidaia horiek edo norbait
eskutik eraman zuten mila aldi horiek bezala.

Leila Guerriero kazetariaren hitzetan, “memoria justizia
banatzeko makina bat da”. Horregatik erakusten
ditugu emakume hauek haien eguneroko zereginetan.
Lan ikusezin horrek mugitzen duelako mundua. Eta
justizia historiko horrek eragiten duelako memoria
ordaina izatea

Antolatzailea: Iruñeko Udala