Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Bisitazioko Amen komentua

Erakusketa: Iruñeko Batasunaren Pribilegioak, 600 urte (1423-2023)

2023ko urriaren 9tik 31ra

Bisitazioko Amen komentua (Salesak). NUP. Ansoleaga aretoa. San Frantzisko kalea. Iruñea

Karlos III.a Nafarroakoak 1423ko irailaren 8an emandako Batasunaren Pribilegioaren ondorioz, ordura arte bereizirik egondako hiru herriguneak –Nabarreriako Hiria, San Zernin Burgua eta San Nikolas Herria– hiri bakarrean bateraturik gelditu ziren. Dokumentu garrantzitsu horrekin amaitu ziren XII. mendeaz geroztik hiriaren historia odolusten ari ziren liskarrak.

Efemeride horren 600. urteurrena dela-eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak erakusketa hau antolatu du, Asisko Urmeneta marrazkilari iruindarrak egindako 28 ilustraziok osatua, hiri bateratu berriaren sorrerako testuaren kapituluak ezagutzera emateko. Marrazki bakoitzaren ondoan, Nafarroako erromantzezko testuaren transkripzioa paratu da, nafar erromantzez idatzia, gaztelaniazko eta euskarazko itzulpenekin batera. Testuak XV. mendeko Iruñean erabiltzen ziren hizkuntzetan ere idatzi dira; alegia, nafar erromantzeaz eta euskaraz gain, okzitaniera eta hebreera ere erabili dira, eta QR kodeen bidez kontsulta daitezke.

Ikusteko desgaitasunen bat dutenentzat irisgarria izan dadin erakusketa, PDF dokumentu irisgarrietan eta braillez idatzitako liburu batean argitaratu dira erakusketako testuak. 3D-ko ilustrazioak ere egin dira.