Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikasgelategia

"1+1 = 3 Laneratzearen aldeko sareak ehuntzen"

Noiz: 2024ko azaroaren 18tik 28ra

Down-en Sindromea dutenen Nafarroako Elkartea

“1+1 = 3 Laneratzearen aldeko sareak ehuntzen” argazki erakusketa bat da, gure “Sareak Ehunduz” proiektuaren parte dena. Proiektu horren bidez, Down-en sindromea eta/edo desgaitasun intelektuala duten pertsonen laneratzea sustatu nahi dugu, baita Enplegu Lagunduaren metodologia zabaldu ere, enpresa arruntetan laneratze ona lortzeko metodo arrakastatsua den aldetik.

 

Erakusketan berrogeita hamarretik gora argazki daude ikusgai, non gure erakundeko pertsonak agertzen baitira beren lanpostuetan, eguneroko lanak egiten.

Azken batean, Down-en Sindromea eta/edo desgaitasun intelektuala duten pertsonen laneratzea gauza arrunt gisa ikustea da helburua, eta hori posible dela erakutsi nahi dugu.

Non: Iruñeko Arrosadiko campusa -  Ikasgelategiko beheko solairua.