Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Ikasgelategia
Noiz: 2024ko azaroaren 18tik 30era
0 solairua. Iruñeko Alde Zaharrean (elkarrekin) bizi ekimenean erakusketa bat eta bi mahai-inguru eginen dira Alde Zaharreko erronkak esploratzeko. Auzoan eragina duten arazoak ikusarazi nahi ditu, eta elkarrizketarako gune bat sortu auzokideak lehenesten dituzten konponbideak bilatzeko. Aldezaharrean Bizi elkartearen proiektu bat da, Carmen Parrado artistarekin batera egina.
ERAKUSKETA
0 solairua
Azaroaren 18tik 30era
Ikasgelategiko 3. solairuko atondoa.
Sarrera librea da
“0 solairua” Carmen Parradoren proiektu bat da, Produktuaren Diseinuko Gradu Amaierako Lan gisa sortu zena. Navarrería kaleko bizilagunen eta kontsumitzaileen arteko bizikidetza hobetzea da proiektu horren helburu nagusia.
Iruñeko Navarrería kalea jendearentzako topagune garrantzitsua bihurtu da. Taberna asko daudenez, eta terraza egokirik ez dagoenez hara joaten den kontsumitzaile andana hartzeko, taberna horien hedadura bihurtu da kalea. Faktore horiek, kontsumitzaileek kalean biltzeko duten ohiturarekin batera, zenbait arazo sortzen dituzte, bertan bizi direnen eta kontsumitzaileen arteko bizikidetzari eragiten diotenak, bereziki ostegun, ostiral eta larunbatetan 19:30etik 00:30era.
Arazo horri aurre egiteko, proposatzen da Senneten eta Sendraren hiri irekiaren kontzeptuan oinarritutako esku-hartzeak egitea. Carmen Parradok, bere proiektuan, zenbait objektu erabiltzen ditu (Tesiento, Aromeada, Julia eta Quitacoño) kontsumitzaileek bizilagunen bizitzan sortzen dituzten arazoak ikusarazteko eta haiengan kontzientzia sortzeko.
MAHAI-INGURUAK
Aisialdia, negozioa eta bizikidetza
azaroak 19 // 12:00etatik 14:00etara // A324. ikasgela //
Alkohol-kontsumoari lotutako aisialdi komertzialak eta arauen ez-betetzeak Alde Zaharreko bizikidetzan eta bizi-kalitatean duten eraginaren inguruan eztabaidatuko da, eta auzokideentzako irtenbide jasangarriagoak bilatuko dira.
// Carmen Parrado // Julio Pablo Pérez // Paco Roda // Iñigo Virto //
Alde Zaharra salgai
// azaroak 26 // 17:00etatik 19:00etara // A324. gela //
Alde Zaharra espazio merkantilizatu bihurtzeak bizilagun asko auzotik bota izana jorratuko da, eta herritarrek emandako erantzunetatik abiatuta irtenbideak planteatuko dira.
// Ana Diez de Ure // Javier Hualde // Idoia // Nestor