Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikasgelategia

ROLANDO 2:15 – 2:45. 50 urte ETAren lehenbiziko sarraskitik

Noiz: 2024ko urriaren 30etik azaroaren 28ra

I-COMMUNITASen eta Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren laguntzarekin, Terrorismoaren Biktimak Oroitzeko Zentroak antolatutako “Rolando 2:15-2:45. 50 urte ETAren lehenbiziko sarraskitik” erakusketa eginen da NUPen Iruñeko campusean.

Inaugurazioa urriaren 30ean izanen da, asteazkena, 12:00etan eta Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko beheko solairuan eginen da, A12 ikasgelaren ondoan. Bertan, honako hauek hartuko dute parte: Marta Rodríguez Fouz, Soziologiako irakasle titularra, I-COMMUNITASeko ikertzailea eta erakusketaren komisarioa; Lucía Pérez Peña, erakusketaren komisarioa; Juan Mª Sánchez Prieto, I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuko zuzendaria; Ana Escauriaza Escudero, erakusketaren komisario eta Nafarroako Unibertsitateko ikertzailea; eta Begoña Pérez Eransus, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea. Jarraian, ibilaldi bat eginen da erakusketan zehar azalpenak emateko.

 

 

Erakusketak ETA talde terroristaren lehen sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzen du. Sarraskia Madrilen izan zen.

Erakusketak 22 panel ditu osotara, eta atentatuaren une gogoangarriak eta han hil ziren 13 biktimen istorio pertsonalak azaltzen dira. Panelek QR kodeak dituzte informazioa sakontzeko. Panel bat egun horretako heroiei eskainia dago, hau da, eragindako pertsonei laguntza ematearren beren bizitza arriskuan jarri zutenei: bizilagunak, eragindako establezimenduetako langileak, suhiltzaileak, poliziak, osasun langileak eta taxi gidariak. Haien jokabide azkarrari eta ausartari esker bizitza ugari salbatu ziren.

NUPeko erakusketan honako hauek izanen dira komisarioak: Gaizka Fernández Soldevilla, Terrorismoaren Biktimak Oroitzeko Zentroko Artxibo, Ikerketa eta Dokumentazioko arduraduna; Ana Escauriaza Escudero, Nafarroako Unibertsitateko ikertzailea; Marta Rodríguez Fouz; eta Lucía Pérez Peña.

“Rolando 2:15-2:45. 50 urte ETAren lehenbiziko sarraskitik” erakusketa azaroaren 28ra arte egonen da zabalik.

Non: Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko beheko solairuan