Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Ikasgelategia
Noiz: 2024ko urriaren 1etik azaroaren 15era
“Ikuspegia, energía en perspectiva” proiektuak energiaren inguruko zenbait kontu argitu nahi ditu.
Energia oso presente dago gure bizitzan, nahiz eta ez dakigun oso ondo zer den. Neguan berotzeko, aire girotuei eragiteko edo gure garraiobideak mugitzeko aukera ematen digu. Bizitza errazagoa egiten digu, baina beldurtu ere egiten gaitu fakturak ordaindu behar ditugunean, edo haien prezioen aldakortasuna kezkabide denean guretzat.
Gazte bat paseoan dago txakurrarekin. Ipurtargien bila daude. Egun batean egiten dituzten jardueretan zehar lagunduko diegu. Txango bat egunerokotasunean barna, arreta berezia jarriz energiak eguneroko jardueretan duen eraginean, hau da, artifizialak, naturalak, ezinbestekoak eta beharbada ez horren ezinbestekoak diren horietan.
Proiektua Natalia Zaratieguiren liburu ilustratuan islatzen da, bai eta ilustrazioen erakusketa batean ere. Erakusketaren komisarioa Ana García izanen da.
Non: Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko 3. solairuan (Iruñean).