Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Ikasgelategia
Noiz: maiatzaren 7tik (asteartea) 10era (ostirala)
Non: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegian
Maiatzaren 7tik 10era (asteartetik ostiralera), Nafarroako Unibertsitate Publikoa izanen da “Tour Universitario Cajal. Begirada bat funtsezkoari” ekimenaren seigarren geltokia.
Esperientzia hori Arrosadiko campuseko Liburutegiko Plazan ezarriko da, eta jende guztiarentzat irekia izanen da, dohainik, bizitzan zer den funtsezkoa erakusteko xedez.
“Cajal urtea” ospatzen ari dira Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa eta Dacia, eta, ospakizun horren barrenean, zientzia hurbilarazi nahi diete unibertsitarioei.
Ramón y Cajalen figurari buruzko erakusketa aitzindaria da, eta Espainia osoa korrituko du Eva Soriano umoregilea izanen duela enbaxadore.