Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Ikasgelategia
2024ko apirilaren 29tik maiatzaren 29ra, Ikasgelategiko 3. solairuan.
Erakusketa honen bidez, Itxaropen Gune Elkarteak mikrokontakizun lehiaketaren II. edizioa aurkezten du. Ekitaldi hau Liburuaren Egunarekin batera egiten da, eta elkartearen programetan parte hartzen duten emakumeei beren ideiak adierazteko plataforma bat ematea du helburu nagusia. Gainera, entitateak komunitatean egiten duen lan baliotsua nabarmendu nahi du.
Oraingoan, parte hartu duten hogeita hamalau emakumeek bidaiekin loturiko zenbait esperientzia islatu dituzte beren mikrokontakizunetan. Lur ezezagunetako zeharkaldiak zein nork bere burua ezagutzeko bidaiak; haietako bakoitza mundu diferente eta liluragarrietarako leihoa da.
Idazketaren eta sormenaren ospakizuna izateaz gain, erakusketa honen xedea da gogoraraztea zein garrantzitsua den pertsona guztiei adierazpenerako eta ahalduntzerako guneak ematea, edozein izanda ere haien generoa edo ezaugarri indibidualak.