Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikasgelategia

Nafarroako garapenerako lankidetzaren txokoa

Etorri gu ezagutzera eta jolastera!

Apirilaren 17tik maiatzaren 17ra, NUPeko ikasgelategiko atondoan.

Zatoz ezagutzera nolako lana egiten duten Nafarroako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak eta haren bazkide diren 48 GGKEek.

Gure on-line jolasen bidez, inguruko errealitatea nola interpretatzen duzun ikusiko duzu, baita jakin ere zer dagoen zure esku mundua bidezkoagoa izan dadin.


Erakusketa bat izanen duzu ikusgai, Nafarroako GGKEek garapenerako lankidetzaren arloan egiten duten lanari buruzko 24 argazkiz osatua. Gainera, panel batzuetan informazioa aurkituko duzu mundua eraldatzeko dakarzkigun proposamenei, egiten dugunaren inpaktuari eta gurekin bat egiteko eta parte hartzeko moduari buruz. Txokoan bertan, gauzak aldatzen hasteko 2 on-line jolas aurkituko dituzu:


Eta zuk, BADAKIZU NORAINO IRISTEN DEN ZURE BEGIRADA? 


Eta zuk, ZENBAT MAITE DUZU PLANETA?