Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Beste batzuk
Noiz: 2024ko otsailaren 5etik otsailaren 16ra
Non: Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko 3. solairuan (Iruñean).
“Historiako Emakume Zientzialariak” erakusketan, emakumeek zientziaren historian izan duten presentziaren berri ematen da zenbait panelen bidez. Emakumeen erreferente gutxi ditugu, eta, beraz, aurkikuntza garrantzitsuak egin dituzten emakume zientzialariak ezagutu gabe pasatzen dute gazteek institutuko etapa. Horren ondorioz, emakumezkoen ereduak falta zaizkie, eta zaila egiten zaie neskei karrera zientifikoak hartzea beren etorkizuneko aukera gisa.
Zehazki, 14 panel dira (Roll-up motakoak); emakume zientzialarien ilustrazioak dituzte, eta haiei buruzko testu bana, datu interesgarriekin. Panel bakoitza zientzialari bati buruzkoa da, eta bada sarrerako beste panel bat, non emakumeek zientzian nolako parte-hartzea izan duten eta hori zeinen garrantzitsua den azaltzen baita.