Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikasgelategia

2023(e)ko urriaren 10a

Erakusketa: Tradizioa garaikidetuz

Noiz: 2023ko urriaren 10etik azaroaren 10era.

Non: Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko 3. solairuan (Iruñean). 

 

Erakusketa honetan, folklorearekin eta mitologiarekin erlazioa duten euskal kulturako elementuak berreskuratu nahi izan ditugu. Artelanetan erabilitako ilustrazio digitalek sinplifikaziora jotzen dute, eta hutsune bat uzten dute pertsonak irudikatuak egon beharko luketen tokian, oharkabean estereotipoetan oinarritutako generoa eslei ez diezaiegun.

Elementu kulturalak gure ondareko ondasunen bidez daude irudikatuak, hau da, eskualde batzuetako janzki tipikoen eta batik bat objektuen bidez. Bere horretan ez dute esanahirik, baina bai, erakusleku batean bata bestearen ondoan jarrita. Azken batean, ilustrazio digitalez baliatuz eta ondare-objektuak irudikatuz alderdi kultural batzuk berpiztea eta berrinterpretatzea da erakusketaren helburua.