Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Beste batzuk

Erakusketa: “GERRA HOTZA, ZIENTZIA ETA DIPLOMAZIA FRANCOREN ESPAINIAN"

2022ko azaroaren 17ra arte. Ikasgelategiaren 3. solairuko atalondoan

 

Hitzaldia: “Itzuli da Gerra Hotza? Zientzia, teknologia eta garapen ekonomikoa”
Noiz: 2022ko azaroaren 9an, asteazkena - 19:00-20:00
Non: Ikasgelategian, hirugarren solairuko atalondoan
Deskribapena: “Zientzia, Diplomazia eta Gerra Hotza Francoren Espainian” erakusketaren komisarioen hitzaldia. Erakusketa azaroaren 17ra arte bisitatzen ahal da Ikasgelategiko hirugarren solairuan.
- Mar Rubio Varas. Ekonomiako katedraduna.
- Joseba de la Torre Campo. Ekonomiako katedraduna.
- Joaquín Sevilla Moróder. NUPeko Laboral Kutxa Dibulgazio Zientifikoko Katedraren zuzendaria.

 

Bigarren Mundu Gerra bukatuta etorri zen nazioarteko isolamenduaren ondoren, erregimen frankistak, 1950eko hamarkadaz geroztik, integrazio ekonomiko, politiko eta militar handiagoa bilatu zuen Mendebaldeko blokean.  Prozesu horretan, diktadurak atzerritik etorritako laguntza zientifiko-teknikoa palankatzat hartu zuen herrialdeko hazkunde ekonomikoa sustatzeko eta herrialde garatuetara gerturatzeko. Espainian Estatu Batuetan laguntza topatu zuen sistema zientifikoa modernizatzeko eta “lehenengo mundukoak” direlako nazioekin bat egiteko, baita organismo multilateraletara sarbidea errazteko ere.

Estatu Batuak superpotentzia aitzindaria izan ziren I+G politikak aplikatzen eta kanpo politikarako baliabide gisa Big Science proiektatzen. Diplomazia zientifikoa tresna bihurtu zen nazioarteko prestigioa sustatzeko, haien metodoak eta teknologiak zabaltzeko eta Estatu Batuen aldeko komunitate zientifikoak sortzeko.  Gerra Hotzaren testuinguruan, koloso amerikarrak laguntza hori erabili zuen Sobietar Batasunaren aldean haren modeloaren gailentasuna erakusteko.

Estatu Batuetako gobernuak Francoren Espainiari eskua luzatu zion arlo zientifiko-teknikoan lankidetzan aritzeko, 1953ko aldebiko hitzarmenetan adostutako base militarren erabileraren ordainetan. Laguntza hori, halaber, Estatu Batuek Espainiaren garapenarekin zuten konpromisoa erakutsi eta Espainiako gizarteari haren aldeko irudia transmititzeko desirarekin lotuta zegoen. Espainiaren eta Estatu Batuen arteko lankidetza zientifikoko bi arlo nagusietakoak energia nuklearra eta ikerketa aeronautiko eta espaziala izan ziren. 1955ean energia atomikoaren erabilera zibilen inguruko akordioa sinatu zen, “Atoms for Peace” programa estatubatuarraren barnean. 1960ko hamarkadan, espazioa behatzeko zentroak irekitzen hasi ziren Espainian, zeinak Mercury eta Gemini programetan esku hartu baitzuten. Bi arloetan Estatu Batuen laguntzak lotura estua zuen prestakuntzarekin, Energia Nuklearraren Biltzarrarekin eta Teknika Aeronautikoko Institutu Nazionalarekin elkarlana eginez.

Espainiako indar armatuen auzi zientifiko-teknikoen trebakuntza izan zen beste jarduteko fokuetako bat, bi herrialdeen arteko lotura estrategikoa kontuan hartuta. Horretaz gain, giza kapitalaren prestakuntza garrantzitsua zen, hala nola arlo hauetan: agronomia, ingeniaritza zibila, ozeanografia edo biologia. Hori lagungarria izan zen Espainiako zientzialari, ingeniari eta ikertzaileen lan prestakuntza hobetzeko zirkuituak irekitzeko. Ekimen sorta horrek guztiak harreman sareak eta jakintzen eta metodoen transmisio bideak sortzen lagundu zuen. Azken horiek Espainiako ehun produktibo eta zientifiko-teknikoaren modernizazioan aplikatu ziren. 

Horrek bere adierazpena izan zuen Nafarroan, nahiz eta estatuko beste toki batzuetan baino eskala txikiagoan izan. Kanpoko laguntza horrek eskualdeko gaitasun industrial, organizatibo eta zientifiko-teknikoak hobetzen lagundu zuen, batez ere hiru sektore dinamikoenetan: automobilgintza (pieza eta osagaien industria osagarria barne), energia elektrikoa eta nekazaritzako elikagaien industria.