Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Beste batzuk

Erakusketa: FLAVITA BANANAren “A pelo 3.0”

Ikasgelategiko 3. solairuko atalondoan

  • Egunak: - Irailaren 1etik urriaren 2ra:
  • Ordutegia: 08:00etatik 21:30era.
  • Tokia: Ikasgelategian, hirugarren solairuko atalondoan

FLAVITA BANANA

Flavia Álvarez-Pedrosa 1987an jaio zen. Arteen eta Diseinuaren Gradua eta Ilustrazioaren Goi Mailako Zikloa ikasi zituen Bartzelonako Escola Massana zentroan, imajinatzen ahal diren lan guztiekin malabarak egiten zituen bitartean. 26 urterekin binetak marrazten hasi zen. Trazu sinplekoak ziren, eta ezer espero ez duenaren umorea erabiltzen zuen. 29 urterekin, lana utzi eta ilustrazioan bakarrik aritzea erabaki zuen, besteak beste S Moda, Orgullo y Satisfacción, Mongolia eta El País hedabideetan egindako kolaborazioei esker.

Zenbait liburu argitaratu ditu: Curvy, Las Cosas del Querer, Archivos Estelares, Archivos Cósmicos eta Archivos Especiales. Haren lanari buruz, esan ohi da umore tristea erabiltzen duela, kostunbrismoaren eta absurdoaren arteko nahasketa bat, pertsonaia nagusiak emakumeak dituena eta justizia aldarrikatzeko tresna modura erabiltzen duena. Azken aldian, Flaviak kezka sozial eta politikoei ere heldu die, ikuspegi zorrotz eta zinikotik betiere, eta umore handiz.

2021etik, bi egunean behin egiten du argitalpenen bat El País egunkarian (egun batean ez, hurrengoan bai).

https://www.instagram.com/flavitabanana/

Irailaren 22an, 19:30ean (osteguna), Flavita Banana ilustratzailearekin elkartzeko parada izanen dugu Nafarroako Unibertsitate Publikoko 022. Ikasgelan. Saioa irekia izanen da, eta Nerea Aguado izanen da aurkezlea.

----

Nafarroan lehenbizikoz izan zenetik bost urte igaro diren honetan, “A pelo 3.0” erakusketak egile horren binetarik gogokoenak bildu ditu, “lanik onenen sorta” moduko bat, argi uzten duena zergatik den artista hori binetaren gaur egungo adierazgarririk handienetako bat.