Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Ikasgelategia
Abenduaren 2ra arte
Nafarroako lau fotokazetarik errefuxiatuekin lotutako zenbait afera islatzeko egindako argazkiak dira erakusketa honen osagaiak, baita patera bat ere, 2018an 55 lagun zeramatzala eta Andaluziako itsasoan jitoan zebilela erreskatatutakoa. Iván Benítez, Unai Beroiz, Dani Burgui eta Maite H. Mateo argazkilarienak dira irudiak.
Errefuxiatuen ibilbidearen berri ematea da erakusketaren helburua: nondik eta zertatik egiten duten ihes, zer oztopo aurkitzen dituzten bidean eta zergatik merezi dien beren burua arriskuan jartzea bizia salbatzeko. Hala, askotariko irudiak izanen dira ikusgai: Siriako gerra, beren sexu-kondizioarengatik jazarritako pertsonen erretratuak edota Mediterraneoan zehar Turkiatik Greziara iristeko ontziratzen direnen baldintza gogorrak.
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua.
Tokia: Ikasgelategiaren eta Liburutegiaren arteko plaza.