Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Beste batzuk

Erakusketa: EUROPAKO BRUJOMANIA. GERTAKARIAK ETA MITOAK

2021eko azaroaren 2tik 19ra

Notabene Theatre Productions Ltd. agentziak antolatutako erakusketa, Witch Withc opera musikalarekin koordinatua.

Editorea: Gustav Henningsen

Danimarkako Folklorearen Artxiboak produzitu zuen erakusketa honen hasierako bertsioa, Zurichen jaiotako Bettina Von Meyenburg artearen historialariarekin eta editorearen emazte Marisa Rey-Henningsen folkloristarekin lankidetzan. Kopenhageko Errege Liburutegian aurkeztu zuten estreinakoz 1984an, eta, ondotik, erakusketa ibiltari gisara egokitu, eta Danimarkako eta atzerriko zenbait museo, liburutegi eta eskolatan egon zen ikusgai hainbat urtez. Hogei bilduma baino gehiagoren ekarpenak izan ditu erakusketaren bertsio ingelesak, jatorrizko artelanen hainbat diapositiba koloredun jaso baititu maileguan. Artelan guztiak beren jatorrizko izenburuarekin akreditatu dira. Mapa eta grafiko batzuk History Today aldizkariaren zenbaki berezi batetik hartuak dira, “The European Wittchcraze revisited” izenekotik hain zuzen (1980ko azarokoa). Camera Press agentziako John Moss argazkilariarena da sorgin-ezkontzaren argazkia.

Lekua: NUPeko Arrosadiako Campuseko Aulategia (beheko solairua)