Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikasgelategia

Erakusketa: HENNINGSENen LEGATUA

2021eko azaroaren 2tik 17ra

Sorginei eta Inkisizioaren ikerketan munduko aditu hoberena den Gustav Henningsen daniarrak eta bere emazte eta lanaren itzultzailea izan den Marisa-Rey Henningsenek Nafarroako Unibertsitate Publikoari eman diote dohaintzan beren funts dokumentala. 

Beren ikerketetako batzuk Zugarramurdiko, Urdazubiko eta Baztan osoko sorginkeriari buruzkoak dira. Bertako protagonistak Logroñoko 1610eko fede autoan epaitu zituzten, eta, horren ondoren, nazioartean sorginen jazarpenaren amaiera ekarri zuen ikerketa bat abiarazi zen.

Henningsendarren legatuak bere ikerlan eskerga kontserbatzea du xede, bai eta komunitate zientifikoko kideak material horietatik abiatuta ikerketa berriak garatzen laguntzea ere.

Lekua: NUPeko Liburutegia