Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
Cicatrices komedia bisuala eta Del otro lado lan metateatrala dira, hain zuzen ere. Azken hori José Sanchís Sinisterra antzerkigilearen lan baten adaptazioa da.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antzerki Taldeak bi antzezlan estreinatuko ditu maiatzean: Cicatrices, komedia bisualak guztion esperientzia osatzen duten zenbait zauri arakatzen ditu (fisikoak, emozionalak, historikoak eta ingurumenekoak); bestetik, Del otro lado lan metateatrala da, José Sanchís Sinisterra antzerkigilearen Teatro menor lanaren adaptazioa, eta publikoa zuzenean interpelatzen du ironia, umorea eta antzerkigintzari berari buruzko kritika oinarri hartuta. Bi antzezlanak Unibertsitateko zenbait espaziotan antzeztuko dira, bai eta zenbait kulturgunetan ere, Iruñean eta Noainen.