Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
Zazpi emanaldietatik hirutan Iturramako Civivox bete zen, erakunde akademikoko Antzerki Taldearen bi emanaldiak barne
1.350 lagun joan dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak Iruñeko Udalarekin elkarlanean antolatutako Unibertsitateko XVI. Antzerki Emanaldira. Antzerki zikloan, zazpi emanaldi egin dira apirilaren 6tik 13ra bitartean Iruñeko Iturramako Civivoxen, eta sei unibertsitatetako taldeek parte hartu dute: Burgos, León, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Rey Juan Carlos, Valladolid eta Vigo. Hiru emanalditan aretoa bete zen.