Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
Pim Pau proiektuaren lanketa pedagogikoan bizitakoari buruzko hitzaldia
Haur eta helduentzako arte-, musika- eta hezkuntza-proiektu argentinar/brasildarra da PIM PAU, eta Argentinan eta Latinoamerikan haurrak gehien erakartzen dituen proposamenetako bat.
SINOPSIA
2016an Recreo izeneko diskoa argitaratu zuenetik, taldea Argentina, Mexiko, Txile, Kolonbia, Kuba, Peru, Uruguai, Paraguai eta Brasilgo antzoki eta jaialdietan aurkeztu izan da. Taldearen bideoek milioika bisita dituzte YouTuben, eta abestiak hezkuntza-helburuekin entzun eta erabiltzen dira Amerikako eta Europako hainbat herrialdetan, hala nola Frantzian, Espainian, Estatu Batuetan, Txekiar Errepublikan, Brasilen, Txilen, Mexikon eta Kolonbian.
2019an Corazón de crianza bigarren diskoa aurkeztu zuenetik, taldea proposamen berritzaile, desberdin eta erakargarri gisa finkatu zen. 2021ean, taldeak bere lehen liburua argitaratu zuen: Arte y educación en las infancias. Irakaslanean, ikasgelan eta agertokietan sortutako proiektu honen lanketa pedagogikoa jorratzen du, jolasa haurtzaroko jardueren erdigune gisa kokatzeko. 2022an, Pipoca bilduma inauguratu zuen –lehen haurtzarorako liburuak, azal gogorrekoak–, eta dagoeneko hiru lan hauek hartzen ditu barne: Corazón de maíz, La tortuga eta Abrigame las huellas.
2023an, taldeak bere hirugarren diskoa argitaratu zuen, Upa, haur baten bizitzako lehen urteetako etengabeko aurkikuntza eta deskubrimendu egoerari buruzkoa.
Honako hauek osatzen dute PIM PAU: Cassio Carvalho, Eva Harvez eta Lucho Milocco. Irakasleak, artistak eta ikus-entzunezko sortzaileak dira hirurak.
Laguntzailea: Iruñeko Udala