Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
Ekitaldia 19:00etan izanen da, eta sarrera librea izanen da aretoa bete arte
Ostegunean, apirilak 25, NUPeko “Demokrazia Eskola” zikloaren barruan, Elisa Beni kazetari eta idazleak hitzaldi hau emanen du: “Nola hil musuka demokrazia bat. Nola ahultzen duten sistema erakunde-zaindariek”. Hitzaldia 19:00etan izanen da Iruñeko Bisitazioko Amen eraikineko Ansoleaga aretoan. Sarrera San Frantzisko kaleko 5. zenbakitik izanen da. Ez da sarrerarik behar, eta aretoa bete arte onartuko da jendea.