Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
Upnapass pasaportea automatikoki emanen da jarduerak burutu dituen ikasleak titulu ofiziala eskatzen duenean
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ikasturte honetan unibertsitate-masterretan matrikula egin duten ikasleei ere emanen die upnapass. Pasaporte digital horrek jasotzen ditu unibertsitateak eskaintzen dituen prestakuntza osagarriko jardueren artean egin direnak. Dokumentua automatikoki emanen da ikasle bakoitzak titulu ofiziala eskatzen duenean, betiere jarduera horiek burutu baditu.
NUPek eskaintzen dituen prestakuntza osagarriko jarduerak zazpi ataletan daude banatuak upnapassean: kultur jarduerak, kirolak, atzerriko hizkuntzak ikastea (erakunde akademikoaren Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian), ikasleen ordezkaritzako jarduerak (delegatu edo delegatuorde izatea edo gobernu organoetako kide izatea), erantzukizun sozialeko jarduerak (ingurumenekoak, osasuna sustatzekoak, berdintasunekoak, etab.), espezializazio ikastaroak eta gaitasunak lantzeko prestakuntza.