Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordukoak

Pablo Malo Ocejo psikiatrak “Moraltasunaren arazoak” izenburuko hitzaldia emanen du demokrazia eskolan

Azaroaren 30ean emanen du hitzaldi hori (osteguna), 19:00etan, Nicolás García de los Salmones aretoan (Olibondoak eraikina, Arrosadiko campusa). Sarrera librea izanen da.

Pablo Malo Ocejo psikiatrak, “Psiquiatría Evolucionista: una introducción” liburuaren egileak, hitzaldi bat emanen du azaroaren 30ean (osteguna), Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), “Moraltasunaren arazoak” izenburupean. Hitzaldia NUPen Demokrazia eskola zikloaren barrenean kokatzen da, eta 19:00etan hasiko da Nicolás García de los Salmones aretoan (Olibondoak eraikina, Arrosadiko campusa). Sarrera librea izanen da.

Pablo Malo Ocejo zenbait argitalpen zientifikoren egilea da, eta azken aldian suizidioa eta haren prebentzioa izan ditu aztergai, baita suizidioak giza espeziean izan duen bilakaera ere. Biologia eboluzionistari buruzko “La Nueva Ilustración Evolucionista” blogaren koeditorea da, eta “Evolución y neurociencias” blogaren editorea. Txori-Herri Medical Association elkarteko eta The Beautiful Brains psiko-rock taldeko kidea ere bada.

 

Informazio gehiago