Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordukoak

Erakusketa: IBAIKO "BESTE" ARRAINAK

Azaroaren 15etik 30era

Tokia: NUPeko Sario eraikina

Mankomunitateari esker, erakusketa didaktiko hau sortu dugu, gure ingurunearen kalitatearen bi gai garrantzitsu konbinatzen dituena: hondakinen kudeaketa eta gure uren kalitatea, zehazki gure ibaiena.

Erakusketak, umorearen bidez baina datu adierazgarriz, erreka-bazterretan amaitzen duen arrain fauna guztiaren errepaso bat egiten du, bereziki uholdeen ondoren zuhaitz adarretatik zintzilik, ibaiertzetan edo zuzenean ozeanoan amaitzen dutenak.

Ez dugu errealitate honen aurrean begiak ixterik gure erreketako zidorretan paseoan gabiltzanean, edo Ipar Pazifikoan deskonposatzen ari diren plastikoen 1.600 kilometroko luze-zabalean pentsatzen dugunean. Horregatik guztiagatik, pauso txikiak eman behar ditugu gure ohitura edo jarrerak aldatzeko, kolapsora eramaten ari baikara inoiz ekosistema ozeaniko oparoa izan zen hura. Modu globalean pentsatzen eta modu lokalean jarduten, aurrerapausoak eman behar ditugu eguneroko bizitzako ekintzetan, sortzen ditugun hondakinak gutxitzeko lehenik, eta, gero, horiek behar bezala kudeatzeko.

Zatoz fauna berezi hau ezagutzera!!