Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
Obra hau funtsezkoa dugu Espainiako ipar-mendebaldeko mahastizaintzaren historia eta Erdi Arorik hona izan duen bilakaera ezagutzeko, eta Nafarroak oso toki nabarmena du bertan.
Eguna: apirilaren 11, astelehena
Tokia: Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIBGMET) gradu-aretoa, Olibondoak eraikina, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Programa:
11:30-11:40. Harrera eta ongietorria. Ramo Barrena, NIBMETen zuzendaria
Begoña Pérez Eransus, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea
11:40-12:30. Cultura Líquida: Huetz de Lempsen ondarea.
Cristina Alcalá, Fundación Cultura Líquida Fundazioaren zuzendaria
12:30-13:00. Huetz de Lemps, Nafarroako mahasti eta ardoak.
Gonzaga Santesteban, NUPeko Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Saileko irakaslea
Julián Palacios, Viticultura Viva proiektuaren zuzendari teknikoa
13:00-13:30. Ipar-mendebaldeko ardoa
Cultura Líquida Fundazioak Alain Huetz de Lemps frantziar geografo eta historialari ospetsuaren “Vignobles et vins du Nord-Ouest de l’Espagne” liburuaren itzulpena argitaratu berri du.
Erreferentziazko lan hori 1967an argitaratu zuen, 12 urteko ikerketa baten ondoren, zeinean Alainek eta Nicolek Espainiako ipar-mendebaldeko herri eta mahastiak ezagutu baitzituzten. Ardoaren munduko historialari eta ikertzaileentzako liburu kutuna da, eta lehenbiziko aldiz argitaratu da gaztelaniaz oso-osorik. Aditu zehatz eta nekaezin horri omenaldia egiteko balio du liburuak; izan ere, hark Espainiako ipar-mendebaldeko ardo eta mahastiei buruz egindako tesia erabakigarria izan zen eta izaten jarraitzen du.
Jardunaldi honetan, Huetz de Lempsek Espainiako ipar-mendebaldean egindako bidaia haren parte bat konpartitu nahi dugu, eta garrantzia eman Nafarroan egindako geldialdiei.