Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Unibertsitateko antzerkia

Unibertsitateko XVI. Antzerki Zikloa (2025)

Datak: apirilaren 6tik 13ra Iturramako Civivoxean. Ordua: 19:30ean. Sarrerak: 1 euro, aldez aurretik izena emanda.

Apirilak 6, igandea  "DANZA DE LA VIDA BREVE"

Idazlea: Antonella Sturla

Zuzendaria: Javier R. de la Varga

Leongo Unibertsitatea.

Sinopsia:

DANZA DE LA VIDA BREVE antzezlanak bidaia ez lineala egiten du Federico García Lorcaren unibertsoan zehar. Estudio lan sakona egin ondoren, Antonella Sturlak lan hau proposatzen digu, zeinak Lorcaren existentzian, pentsamenduan eta bizitzan murgiltzen baikaitu Federicoren hitzen, poesiaren eta antzerkiaren bidez. Era batera edo bestera, antzezlan hauek dastatzeko aukera izanen dugu: El maleficio de la mariposa (1920), Mariana Pineda (1927), El público (1930), Así que pasen cinco años (1931), Bodas de sangre (1933), Yerma (1934), Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores (1935), La casa de Bernarda Alba (1936) eta Comedia sin título (bukatugabea) (1936). Gainera, Lorcaren poesiari ere begirada bat emanen diogu obra hauen zenbait uneri esker: Impresiones y paisajes (1918), Romancero gitano (1928) eta Poeta en Nueva York (1940).   

Iturramako Civivoxen. Sarrerak: DANZA DE LA VIDA BREVE
1 €. Izena eman behar da aldez aurretik

 

Apirilak 7 , astelehena "ÉL SE LLAMA MACBETH"

Idazlea: Antonius Bloc

Zuzendaria Víctor Mendoza. 

ArrojoScénico antzerki taldea. Rey Juan Carlos  Unibertsitatea. .

Sinopsia:

Eskoziako erregea izanen da gaur gaueko gonbidatua “acces prime time” saioko “Él se llama…” atalean. Bertan, “El que hace aquí las preguntas” deritzon aurkezle bitxiak eginen dio elkarrizketa. Saioan zehar, erregearen bizitza errepasatuko dugu: nola lortu zuen Eskoziako tronua, egia ote den gertatu zitzaion guztia sorgin batek iragarri ziola, etab. Halaber, erregina ere elkarrizketatuko dugu, Lady Macbeth izenez ezagutzen dena. Baina ezkontideen harremanari buruzko sekretu batzuk ere ezagutuko ditugu, eta ikusiko dugu zer eginkizun duen erreginak herrialdearen bilakaera politikoan.

Iturramako Civivoxen. Sarrerak EL SE LLAMA MACBETH

1 €. Izena eman behar da aldez aurretik

 

Apirilak 9, asteazkena "DIEZ NEGRITOS"

Idazlea: Agatha Christie. Elisa de Diegoren eta Héctor Romeraren egokitzapena.

Zuzendaria:  Elisa de Diego eta Héctor Romera

Soriako campus unibertsitarioko antzerki taldea. 

Valladolideko Unibertsitatea.

Sinopsia:

Emakume zahar erlijioso bat, gazte boluntario bat, txoni bat, nerbioetako doktore bat, italiar bat, epaile bat, militar ohi bat, boluntario bat, bi giltzain eta influencer bat. Lehen begiratuan ez daukate deus komunik, baina denak gonbidatuak izan dira uharte misteriotsu batean asteburua pasatzera. Laster jakinen dute haietako bat hiltzailea dela, eta elkarlanean aritu beharko dira hortik bizirik ateratzeko, azken “alea” erori baino lehen.

Agatha Christieren klasikoaren adaptazioa.

 

Apirilak 10, osteguna "PROYECTO LARAMIE"

Idazlea: Moisés Kaufmanen testuan oinarritua. 

Zuzendaria:  Montse Ortiz

UBUko Antzerki Gela.

Burgoseko Unibertsitatea.

Sinopsia:

Laramie proiektua Moisés Kaufmanek eta Tectonic Theater Project taldeko kideek sortutako lan bat da, Wyoming konderriko (AEB) Laramie hiriko erailketa bat oinarri hartuta. Erailketan, hain justu, mutil gaztetxo bat akabatu zuten, haren sexu-orientazioa zela-eta. Kasuak oihartzun mediatiko handia izan zuen erasoen basakeriagatik, eta Kaufmanen konpainia haraino joan zen antzezlanean kontatzen diren gertaerak berreraikitzeko.

Iturramako Civivoxen. Sarrerak PROYECTO LARAMIE

1€. Izena eman behar da aldez aurretik

 

Apirilak 11, ostirala  "LUDOVICO 2.5"

Idazlea: Fernando Dacosta.  Anthony Burgess idazlearen “Laranja mekanikoa” lanean inspiratua

Zuzendaria Fernando Dacosta.

Maricastaña taldea

Vigoko Unibertsitatea. Ourenseko campusa.

Sinopsia:

Gizartearen satira eta indarkeriaren inguruko proposamena.  


Nola nahasten dira soziopatia eta ironia? Nola psikopatia eta umore beltza? Nola gogoeta eta jolasa? Nola punkya eta Beethoven? Hori da ibiliko dugun bidea. Bilatu behar dugun poetika. Lan eztabaidagarria eta arriskutsua da, eta argitaratu eta 63 urtera lantzeak ematen duen ikuspuntuarekin eszenaratzen saiatuko gara. 

 

Iturramako Civivoxen. Sarrerak LUDOVICO 2.5

1€. Izena eman behar da aldez aurretik

 

Apirilaren 12an (larunbata) eta 13an (igandea) ¿DÓNDE VAS INOCENCIA? 

Idazlea: Massil Allache

Zuzendaria: Oscar Orzaiz

NUPeko antzerki taldea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Sinopsia:

Jaun-andreok, neska-mutilok. Nahita etorri zarete antzezlan hau ikustera, xalotasuna zein kaltegarria den erakutsiko dizueten eszena hauetaz “gozatzeko”. Xalotasunak, bere aldaera denetan, zenbait sentimendu sorrarazten ditu: nostalgia, enpatia, erruduntasuna... Eta guk sentimendu horiek desagerrarazi nahi ditugu obra hau bistaratzeari esker. 


Antzezlanaren uneren batean aurretik aipaturiko sintomaren bat sentitzen baduzue, arren eskatzen dizuegu horren berri emateko gure aktoreei lehenbailehen, haiek berehala sendabide bat errezetatu ahal diezazueten. Zuen laguntza osoa eskatzen dugu arte proiektu konplexu eta ezegonkor honetan. Eskerrik asko zuen arretagatik; espero dugu esperientzia pozgarria izanen dela.

Civivox Iturrama. 

Apirilak 12

Sarrerak ¿DÓNDE VAS INOCENCIA?

1€. Izena eman behar da aldez aurretik

Apirilak 13 

Sarrerak ¿DÓNDE VAS INOCENCIA?

1€. Izena eman behar da aldez aurretik  

Laguntzailea: Iruñeko Udala

Logotipo del Ayuntamiento de Pamplona | Ayuntamiento de Pamplona

 

Dokumentazio gehigarria: