Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Antzerkia > Unibertsitateko antzerkia
Datak: apirilaren 17an Mendillorriko Civivoxean eta apirilaren 19tik 24ra Iturramako Civivoxean. Ordua: 19:30ean. Sarrerak: 1 euro, aldez aurretik izena emanda.
Apirilak 17, astelehena "LAS CIUDADES ESCONDIDAS"
Italo Calvinoren “Hiri ikusezinak” lanean oinarritutako obra.
Dramaturgoa, eszenografoa eta zuzendaria: Fernando Dacosta.
Maricastaña taldea
Vigoko Unibertsitatea (Ourenseko campusa).
Sinopsia:
Enperadoreak bere inperioko hiriak nolakoak diren jakin nahi du. Viajera izeneko pertsonaiak kontatu eginen dio.
Ipuin horretatik abiatuta, oroimenaren, desiraren, heriotzaren edo boterearen hiriak sortzen dira, baita hiri ezkutuak ere. Horiek guztiak erritmoarekin, poesiarekin, miseriarekin, desioarekin, ikusezintasunekin, trukeekin, umorearekin... nahasten dira.
Hiria da biltzen garen espazioa, mundu osoan milioika eta milioika pertsonal elkarrekin egoteko aukeratu dugun espazioa. Bertan daude lasaitasuna eta antsietatea, segurtasuna edo beldurrak. Hiria bada gaur eta izan zen iraganean ere, baina baliteke etorkizunean ez izatea... ala bai.
Ikuskizuna gaztelaniaz
Mendillorriko Civivoxean LAS CIUDADES ESCONDIDAS obra ikusteko sarrerak
1€. Izena eman behar da aldez aurretik
Apirilaren 19an, asteazkena, "LA TERNURA"
Egilea: Alfredo Sanzol
Zuzendaria: Héctor Duro
Errioxako Unibertsitateko Antzerki Kritiko Unibertsala (TECU).
Sinopsia:
“La Ternura” obrak erregina mago baten eta haren bi alaba printzesen istorioa kontatzen du; printzesek Armada Garaiezinean bidaiatzen dute, eta Felipe II.ak noble ingelesekin ezkontzera behartu ditu komenentziaz.
Esmeralda erreginak gorroto ditu gizonak, beti baldintzatu dutelako bere bizitza eta askatasuna kendu diotelako; beraz, ez dago prest bere alabek patu bera izan dezaten.
Iturramako Civivoxean. LA TERNURA obra ikusteko sarrerak
1 €. Izena eman behar da aldez aurretik
Osteguna, apirilak 20 "TODO SOBRE EDIPO"
Egilea: Sófocles y Bloc
Zuzendaria:Víctor Mendoza
ArrojoScénico taldea
Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatea
Sinopsia:
Edipo –Tebasko errege da Esfingea garaitu zuenetik– Clea plataforma digitalen erreginaren programara gonbidatu dute hirian den pandemiari aurre egiteko hartuko dituen neurriak argitzeko, eta bere burua ez duela ezjakintzat hartzen esan du. Programaren zuzeneko emanaldian, xehetasunez errepasatuko dugu bere bizitza osoa, eta berak ere ezagutzen ez zituen ondorio izugarriak ezagutuko ditugu.
Iturramako Civivoxean. TODO SOBRE EDIPO obra ikusteko sarrerak
1 €. Izena eman behar da aldez aurretik
Apirilak 21, ostirala, eta apirilak 22, larunbata, "INJUSTA JUSTICIA"
Egilea: Zenbait egile
Zuzendaria: Óscar Orzaiz
NUPeko Antzerki Taldea
Sinopsia:
Emanaldi honetan eszena sorta bat aurkeztuko dugu, eta, haiek osatzeko, hamaika idazleri eszena bana idazteko eskatu genien, askatasun osoz eszena bana idatz zezaten haiek injustizia nola ulertzen duten islatzeko. Hauek dira egileek injustutzat hartzen dituzten gaietako batzuk: norberaren balioen eta komenentziaren arteko talka, genero indarkeria, gizartearen normatibitatea, meritukrazia, konplazentzia eta Espainiako Gerra Zibila.
Antzerki-taldeko kideok gure egileen ideiak proiektatu nahi ditugu, eta ikusleak injustiziaren esanahiari buruzko hausnarketa kritiko bat egitera animatu nahi ditugu. Hain lodia al da gauzak justuak eta injustuak bereizten dituen marra? Utopia hutsa al da justizia?
Iturramako Civivoxean. INJUSTA JUSTICIA obra ikusteko sarreraK. Ostiraleko saioa
Iturramako Civivoxeko saioa. INJUSTA JUSTICIA obra ikusteko sarrerak - Larunbateko saioa
1 €. Izena eman behar da aldez aurretik
Apirilak 23, igandea "ESCENAS DE CAZA"
Jatorrizko obraren egilea: María Velasco
Zuzendaria: Juan Luis Sáez
Burgosko Unibertsitateko Antzerki Taldea.
Sinopsia:
María Velascoren “Escenas de Caza” obran agerian geratzen da kontserbadurismoak eta desberdina den horrekiko arbuioak komunitate baten barruan den frustrazioa askatzeko balio dutela, eta, azkenerako, elkarren arteko ehiza bihurtzen direla. María Velascok ez du amore eman. Amaiera izugarria izanen da, “arraroa” den hori “pagaburu” bihurtuko baita.
Iturramako Civivoxean. “ESCENAS DE CAZA” obra ikusteko sarrerak
1 €. Izena eman behar da aldez aurretik
Apirilak 24, astelehena "LOS DÍAS PERDIDOS"
Egilea: Eva Hibernia
Zuzendaria: Javier R. de la Varga
El Mayal, Leóngo Unibertsitateko Antzerki-taldea.
Sinopsia:
Pieza korala eta epikoa da, mosaiko egituraduna, eta egun bateko bidaia egiten du gerrak aspalditik suntsitutako auzo batean. Galdutako egunek gatazkaren ikusmolde panoramikoa, gerra, mina, gosea, bizirauteko harrapakaritza eta errugabetasunaren perbertsioa erakusten dituzte, eta, horretarako, mugarik gabeko prozesu basati baten dimentsio neurrigabeak eta gero eta ugariagoak metatzen ditu gure aurrean. Hala ere, ez dira falta umore beltza eta groteskoa eta trama estilistiko konplexuan
kontrasteak eta tentsioak sortzen dituen poetika bat.
Argazkia: Felipe Zapico
Iturramako Civivoxean. LOS DÍAS PERDIDOS obra ikusteko sarrerak
1 €. Izena eman behar da aldez aurretik
Informazio gehiago: actividades.culturales@unavarra.es
Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Laguntzailea: Iruñeko Udala