Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Unibertsitateko antzerkia

Unibertsitateko XIII. Antzerki Emanaldiak (2022)

Noiz: apirilaren 25etik maiatzaren 2ra. Iturramako Civivoxen eta Mendillorriko Civivoxen, 19.30ean. Sarrerak: 1 euro.

Apirilak 25 (astelehena), "El parke del crepúskulo"

Iturramako Civivoxen.

Dramaturgoa, eszenografoa eta zuzendaria: Fernando Dacosta.

Maricastaña Taldea.

Vigoko Unibertsitatea (Ourenseko campusa).

Sinopsia:

Zenbait jende legez kanpoko teilatu beraren azpian. Etxea okupatzea ez da legezkoa, baina bai bidezkoa okupatzaileen bizitzetarako eta haien pentsamoldearen arabera. Moralki zuzena dena legezkoa denaren kontra dago. Ikusiko dugu neska hauen iraganak zergatik eraman zituen okupa izatera eta nola borrokatzen diren, bakoitza bere moduan, nolabaiteko etorkizuna izateko.

Gauza sinple bat erakutsi nahi dute: zilegi direla beste bizimodu batzuk ere:     

"Gaur den egunean, distopiara bideratzen gaitu denak, baina utopia bilatzeko garaia da".

.

 

Apirilak 26 (asteartea), "Cautivas"

Iturramako Civivoxen.

Jatorrizko obra Juana Escabiasena da.

Errioxako Unibertsitateko Antzerki Kritiko Unibertsala (TECU).

Zuzendaria: Javier Pena

Sinopsia:

Alba 14 urteko neska gaztea atxilotu egin dute 1936an, eta ez daki zergatik. Espetxean, gauza bera gertatu zaien emakume asko ezagutuko ditu, bera baino gazteagoak ere bai. María, Julia eta Carmen bihurtuko dira Albaren senitarteko berriak.

Gure historia hurbilenekoaren parte izanik ere ahanzturan gelditu den zerbait ekarriko digu gogora antzezlanak: Espainiako gerraosteko emakume-espetxeak. Orduko mundu hura erakutsiko digu, non umiliazioak eta hilketak sufritu bazituzten ere solidaritatea, erresistentzia eta hobetzeko nahia ere ernamuindu ziren. Horiexek dira gizakion eta emakumeon bertuteak. 

 

 

Apirilak 27 (asteazkena), "Fuera de Quicio"

Iturramako Civivoxen.

Jatorrizko obra José Luis Alonso de Santosena da.

Soriako campuseko antzerki taldea (Valladolideko Unibertsitatea).

Zuzendaria: Germán Andrés

Sinopsia:

Ba ote José Luis Alonso de Santosen testu hau baino gauza lotsagabeagorik! Psikiatrikoko mojak droga trafikoan aritzen dira; eroetxeko zuzendariak (ordenaren ordezkariak) emaztea hil du, eta espiatzen eta auskalo beste zertan aritzen den; ama nagusia, Jainkoari eta karitatezko egintzei emana bizi beharrean, larrutan aritzen da gizatxar batekin. Antzezlan honetan, zentzuzkoak diren bakarrak eroak dira... XXI. mendearen hasierako gizartean bezala... eta beharbada garai orotan bezala.

Apirilak 29 (ostirala), "El juego de la Peste"

Iturramako Civivoxen.

Jatorrizko obra Eugène Ionescorena da.

Zuzendaria: Juan Luis Sáez.

Burgosko Unibertsitateko Antzerki Taldea.

Sinopsia:

Gaixotasun berri bat zabaldu da, eta inoiz baino heriotza gehiago eragin ditu. Ez dago sendabiderik, ez eta esplikazio zientifikorik ere kutsadura gero eta handiagoa geldiarazteko. Hemeretzi eszena ditu antzezlanak, eta haietako bakoitza leku, egoera eta pertsonaia batzuekin gertatzen da. Denen artean gizartea irudikatzen dute gai nagusi honen inguruan: nolako jokabidea duen jendeak egoera oso arriskutsuetan, hots, esplikaziorik gabeko gaixotasun gogor batek bizitza arriskuan jartzen duenean.

 

Apirilak 30 (larunbata) eta maiatzak 1 (igandea), "Arrabaladas"

Iturramako Civivoxen.

Egilea: Fernando Arrabalen testuen dastaketa.

Egokitzailea eta zuzendaria: Óscar Orzaiz.

NUPeko Antzerki Taldea.

Sinopsia:

Antzezlan honek zenbait eszena taularatu nahi ditu, oso kritikoak direnak eta Fernando Arrabalen garaiari aurre hartzen diotenak.

Dramaturgoaren umore berezia eta ikuspegi mingotsa ezagutzera gonbidatzen du ikuslea. Arrabalen munduetan barrena bidaiatzeko, haren obraren dastaketa bat eskaintzen digu antzerki taldeak, Arrabalen lan eta sormen ibilbideko faseak irudikatzen dituztenak 50eko hamarkadatik gaur egun arte. Zinezko delicatessena. Probatu nahi?

 

Maiatzak 2 (astelehena),  "Petricor"

Mendillorriko Civivoxen.

Dramaturgoa eta zuzendaria: Javier R. de la Varga.

El Mayal, Leóngo Unibertsitateko Antzerki Taldea.

Sinopsia:

Gaur egin beharrekoa egin nahiko genuke, hau da, gure planak aurrera eraman; batzuetan, ordea, aipu marken artean jarriko bagintuzte bezala sentitzen gara, gure garaia letra etzanez idatzia balego bezala.

“LASTER IZANEN DUGUN GERRA
ez da lehenbizikoa. Lehenago izan ziren
beste gerra batzuk.
Azkenekoa bukatu ondoren
batzuk garaile atera ziren, beste batzuk galtzaile.
Galtzaileen artean, herritar xumeak,
goseak. Garaileen artean ere, goseak,
herritar xumeak.


 

Eta geure buruari galdetzen diogu: “Garai goibeletan ere kantatzen al du jendeak? (…)”; honakoa erantzun digute: “Bai, garai goibelei buruz kantatzen dute”.

Pentsatu beharko dugu halakoak garela, bizirik ateratzeko eginak gaudela, eta zer garen esan behar dugula oihuka, minez, negarrez, maitatuz eta irri eginez. Odol gehiago ez isurtzea nahiko genuke, eta jainkoen zainetan dabilen substantzia eror dakigula burutik behera. Azken batean, "Antzerki hutsa baita hau dena, ez besterik. Taula zingil batzuk, eta kartoizko ilargi bat. Horren atzean dauden hiltokiak, ordea, bai, egiazkoak dira"

Letra etzanez idatzitako testuak BERTOLT BRECHTenak dira

PETRICOR zenbait idazleren testuekin osatutako lan bat da, hala nola Aristofanes, Pirandello, Rodari, Bertolt Brecht eta Heiner Müllerren testuekin egina, eta sortze prozesuan segitzen du oraindik…


Argazkia: Felipe Zapico

 



 

Informazio gehiago: actividades.culturales@unavarra.es

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea: Iruñeko Udala

Logotipo del Ayuntamiento de Pamplona | Ayuntamiento de Pamplona
 

 

 

 

 

 

 

 

Dokumentazio gehigarria: