Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Antzerkia > Beste antzezlan batzuk
Maiatzaren 8an, ostegunarekin, Ikasgelategiko 115. ikasgelaren atarian.
TEATRO MENOR antzezlanaren ADAPTAZIOA.
EGILEA: José Sanchís Sinisterra.
IRAUPENA: 60´.
GENEROA: komedia metateatrala.
ZURZENDARIA: Josune Iglesias.
JENDE GUZTIARENTZAT
Sinopsia:
Demagun lerro hauek irakurtzen ari zarela obra honi buruzko informazio pixka baten bila. Ongi dago aldez aurretik ideia batzuk izatea ikusiko duzunari buruz, ikuskizunak ustekabean harrapatu ez zaitzan.
Agian NUPeko antzerki taldearen beste obraren bat ikusiko zenuen lehenago, eta orain prest zaude taldeari aukera berri bat emateko; agian ezaguna zenuen egilearen izena, edo beharbada aktoreren batekin maiteminduta egonen zinen... edo baliteke, besterik gabe, izenburua interesgarria iruditzea.
Del otro lado. (Pentsatu eta eten dramatikoa egin du). Eta, beharbada, zera pentsatuko zenuen zeure kolkorako: ez da ba izanen ez bururik ez buztanik ez duen antzezlan horietako bat, nahita arraroa egiten duten horietakoa, jende normalak tutik ere ulertzen ez duen horietakoa? Jende normaltzat izanen duzu zeure burua, ikusle arrunt eta normaltzat, ezta?
Agian batez bestekoa baino hobexeagoa (jakina), baina ez bereziki sofistikatua. Antzezlanak ikustera noizean behin joaten den horietakoa zara (eta horrek dezente esaten du zure alde), baina ez duzu denbora alferrik galdu nahi buru-hausgarri aspergarriekin, ezin izanen baitiezu lagunei kontatu. Diruari buruz, zer esanik ez. Hau, behintzat, doan da.
Hala ere, ez duzu zertan gehiago irakurri, ez baitizugu ezer kontatuko. Guk badakigu antzezlanak ikusi egin behar direla benetan begiratzeko. Eta zuk ba al zenekien hori?
Ikuskizuna gaztelaniaz