Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Antzerkia > Beste antzezlan batzuk
NUPeko Antzerki Taldea - AZKEN EMANALDIA: Orkoiengo Kultur Etxean
Sinopsia:
Antzezlan honetan eszena sorta bat aurkeztuko dugu. Haiek osatzeko, hamaika idazleri eskatu genien askatasun osoz eszena bana idatz zezaten haiek injustizia nola ulertzen duten islatzeko. Hauek dira egileek injustutzat hartzen dituzten gaietako batzuk: norberaren balioen eta komenentziaren arteko talka, genero indarkeria, gizartearen normatibitatea, meritokrazia, konplazentzia eta Gerra Zibila.
Antzerki-taldeko kideok gure egileen ideiak proiektatu, eta ikusleak injustiziaren esanahiari buruzko hausnarketa kritiko bat egitera animatu nahi ditugu. Hain lodia al da gauzak justuak eta injustuak bereizten dituen marra? Utopia hutsa al da justizia?
Noiz eta non izanen diren emanaldiak:
- 2023ko ekainaren 4an, Orkoiengo Kultur Etxean.
Antzezleak:
Massil Allache de Esteban
lrati Azkarate lribarren
Adriana Ferreira Batista
Carlos Goyache Sarasa
Adriana Mateo Larrainzar
Ruth Pascual García
Unai Pérez González
lrati Rogel Bello
Natalia Zúñiga Ezcurra
Talde artistikoa eta teknikoa:
Irudia eta soinua: Koldo León Casamayor eta Fran Marcén Goñi
Kartelaren diseinua: Ainhoa Liberal Pérez
Koreografia: Nekane Rodríguez Zubimendi
Raparen zuzendaria: Txus San Vicente Núñez
Dantza urbanoa: Hodei Brito Montón
Jantziak eta eszenografia: NUP
Zuzendaria:
Óscar Orzaiz
Eszenak:
LAMAS, LORENZO LAMAS, Carlos Bassasena
Eszena komeni denaren eta zuzena denaren arteko gatazkaz elikatzen da. Zer puntutaraino zokoratzen ahal dugu iragana? Egiaren bidea al da beti jarraitu beharrekoa?
SIN TÍTULO, Luis Tarrafetarena
Zenbateraino eragiten digute haurtzaroko zauriek? Zenbateraino eta nola ikusten da justizia haur baten begietatik?
MERITOCRACIA, Ventura Ruizena
Esfortzuak sariak dakartza, ezin zara eserita gelditu aukerak noiz iritsi zain. Horrela al da benetan?
IMPORT - EXPORT, Víctor J. lriarterena
Dena eros daiteke eta dena sal daiteke? Bistakoa dirudi ezetz, batez ere zurea baizik ez den zerbait saltzen denean.
EL DISPUTADO MÓVIL DE CANDI, Josu Castillorena
Non jartzen ditu batek justua denaren eta justua ez denaren arteko mugak? Imajinatzen duguna baino finagoa da, akaso, haiek bereizten dituen lerroa? Batzuetan, ahulenak izaten al dira injustuenak?
SANGRE EN LAS MANOS, Susana Rodríguezena
Kontakizun gordin bezain erreal batetik abiatuta, gogoeta erraz bat egiten da. Justizia berdina al da guztiontzat?
JUSTICIA, Miguel Goicoechandiarena
Oraingo honetan, Gerra Zibilean jartzen da arreta, eta etorkizun bat eskaintzeko itxaropen bakarrarekin maite dugun jendea atzean uzteak ekartzen duen etsipenean.
CONTRA LA IGUALDAD, Estove Solerrena
Zer esanahi ematen dio bakoitzak “zekenkeria” hitzari? Zenbateraino dago estigmaz inguraturik kontzeptu hori? Zer irismen du egungo gizartean eta zenbateraino ematen zaio garrantzia?
SOCIEDAD NORMATIVA, Yolanda Almeidarena
Jakin badakigu gizarteak eragina duela gizabanakoen bizitzak hartzen duen norabidean. Gizarte gris eta ñabardurarik gabeko baterantz goaz?
REENCUENTROS, Txus San Vicenterena
Ezarritakoarekin haustearen garrantzia. Benetan alda dezakegu gure bizitzaren norabidea?
VÍCTIMA, Ion Martinkorenarena
Zein baremo erabiltzen dira hipokresia maila neurtzeko? Batentzat justua dena denontzat da justua? Noiz da zerbait injustua?