Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Beste antzezlan batzuk

NUP-eko Sorkuntza Taldea

Emanaldiak Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Iruñeko Gazteriaren Etxean

NUPeko Antzerki Taldeak lau eszena aurkezten ditu Sorkuntza Antzerkiaren fruitu gisara:

  "Arima eta bizitza", testurik gabe sortutako eszena bat gorputz adierazpenaren bidez kontatzeko.
  "Erotic Disney", taldeak modu kolektiboan idatzia.
  "Esan gabe diodana", libreki eszenaratua egilearen testu batean oinarrituta.
  "Berriketalekua", berridatzia egilearen testu batean oinarrituta.

Sormen-lan propioa da, eta ikasleek muntaketa prozesu osoan hartzen dute parte, hasi eszenaratzearekin eta zuzendaritzarekin buka.

Noiz eta non izanen diren emanaldiak:

   - 2022ko maiatzaren 10ean, NUPeko Ikasgelategian.

   - 2022ko maiatzaren 13an, Iruñeko Gazteariaren Etxean.

                                

Antzezleak: Aarón Galar, Adriana Echaide, Irati Díaz, Itziar Resano, Jana Prat Aridaca, Natalia Zúñiga, Paula Carolina Lozano Duarte, Rubén Aguillo eta Súnil Quintero Hernández.

Zuzendaria: Josune Iglesias

SORKUNTZA ANTZERKIAN, helburua ez da emaitza, baizik eta prozesua: talde-lana, adierazpen gaitasunak hobetzea eta ikuspegi kultural, sozial eta pertsonalak zabaltzea.

Prozesua ixteko, ikusleak baino ez zaizkigu falta. Zatoz!