Ikastaro honetan tresnak eman nahi dizkizuegu bizitzan zehar jendaurrean hitz egiteko egoeretan airoso ibiltzeko: eskola bat ematean edo lan bat azaltzean; produktu, zerbitzu edo ideia bat saltzean; jendaurrean tesi bat defendatzean; oposizio azterketa batean gai bat garatzean; lan elkarrizketa bat egitean; tailer, mintegi edo ikastaro bat zuzentzean; hitzaldi bat ematean; edo beste edozein egoeratan. Egoera horietan guztietan behar dira, arrakasta izan nahi bada, jendaurrean hitz egiteko artea eta teknika, bai eta zenbait estrategia komun, abilezia, teknika eta baliabide ere.
Oro har, jendaurrean hitz egitea da beldur handiena eragiten diguna, arretaren erdigune bihurtzen baikara. Halako egoeretan, zenbait jakintza ditugula erakutsi behar dugu, baina baita aise egin ere, entzuleen kritika eta balorazioaren jopuntuan baikaude, eta, normalean, arrakasta bermatuko digun aurretiazko ezagutzarik gabe.
Unibertsitate garaian lanbide batean aritzeko hainbat ezagutza eskuratzen ditugu, baina maiz ahaztu egiten zaizkigu beste hainbat abilezia, hala nola jendaurrean hitz egiteko gaitasuna, eta ez diegu behar adinako arreta ematen, nahiz eta ezinbestean erabili beharko ditugun. Eman diezaiogun irtenbidea.
Helburuak: