Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Expresarte

Idazteko sormena pizteko tailerra I: gako batzuk gure istorioak funtziona dezan

Aurkezpena

Kilikatzen zaitu idazteak, baina ez zara sekula ausartu arkatza eta papera hartzera? Aspaldian idazten dituzu ipuinak eta kontakizunak, baina beti iruditzen zaizu zerbaitek huts egiten duela zure narrazioan? Lantegi honetan, funtzionatuko duen istorio bat ideia batetik abiatuta nola sortzen den ikasiko duzu, baita gure irakurlearen arreta nola harrapatu ere azken lerrora iritsi arte irakurtzen segi dezan. Gehiago irakurtzeko gogoz utziko dugu! Ikusiko duzu!

Istorioen egitura narratiboari buruzko jarraibide zehatz eta erraz batzuk ikasiko dituzu tailerraren bost saioetan. Gero, ariketa praktikoetan aplikatuko ditugu, idatziz ikasten baita idazten! Azkenik, gure testu eta kontakizunak elkarri kontatuko dizkiogu literatura-topaketa aberasgarri batzuk eginez.

Guztira, 10 ordu eginen ditugu talde-lanean, eta horri gehitu egin behar zaizkio ipuingile bakoitzak kontakizunak banaka idazteko eta gainerako ikaskideen ariketak irakurtzeko behar dituen orduak.

Lehenbiziko saioan tailerrak nolako dinamika eta metodologia izanen dituen azalduko dizute zehatz-mehatz, lan-egutegi bat emanen dizute, eta zalantzak argituko dituzte.

 

Ikastaroaren helburuak

  • Paper zuriari beldurra galtzea.
  • Istorio bat egituratzen ikastea interesgarria izan dadin eta irakurlea harrapa dezan.
  • Kontakizunen idazketaren faseetan sortzen diren oztopoak nola gainditu ikastea.
  • Irakurketa-irizpidea garatzea eta gure teknika aberastea, gure lana lantegiko kideenarekin partekatuz.