Bokalizazioa. Artikulazioaren teknika da, eta soinuak hitz bihurtzea du xede. Ahozko adierazpide ororen oinarria da; hitz guztiak modu argian ahoskatu behar ditugu mezua osorik ulertzea nahi badugu.
Intonazioa. Ahotsaren tinbrea eta tonua kontrolatzen ikastea. Adierazten dugun horri zentzua ematen dion teknika da; bera da oratoriaren gatza eta piperra. Ahotsa mezuaren eta hartzailearen arabera modulatzen ikasi behar dugu.
Erregistroen erabilera. Emozioak eta sentimenduak sartzen dira jokoan. Horiek ez ditugu gogo-aldarte jakin baten arabera bakarrik erabili behar; kontrara, egoera berean erregistro batetik bestera aldatzeko baliabide gisa erabili behar genituzke.
Gorputz adierazpena. Gure gorputza erabiltzea esaten dugun hori indartzeko. Oso alor zabala da, eta elementu hauek hartuko ditugu kontuan:
Etenak. Hizlari onenak ongi jabetzen dira etenen balioaz. Etenek, aurreko esaldiei ez ezik, jarraian datozenei ere ematen diete indarra. Isiltasuna erosoa izan dadin eta egoera kontrolatua izan dezagun eginen dugu lan. Nahi gabeko etenak aprobetxatzen eta eten horiek nahi dugun unean sortzen ikasiko dugu.
Inprobisazioa. Egoera deserosoetatik airoso ateratzen.
Begirada. Beti zuzendu behar zaie solaskideei. Informazioa biltzen laguntzen du.