Oscar Orzáiz Resano.
Antzerkiko aktore eta zuzendaria.
Besteak beste, Miguel Narros, José Sanchis Sinisterra edo Alexander Herold zuzendarien gidaritzapean egin du lan, edo antzezleentzako prestakuntza jaso du haien eskutik.
1997. urteaz geroztik, oratoriaren alorreko prestakuntza izan da haren jarduera profesionalaren ardatza, eta, zentzu horretan, ahozko komunikazioari eta jendaurreko hizketari lotutako ikastaroak eman dizkie hainbat organismori, hezkuntzan, politikan eta enpresa-munduan. 2002. urtetik aurrera, irakaskuntzan espezializatu zen, eta hainbat ikastetxe, institutu eta unibertsitatetan eman ditu eskolak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan prestakuntza ematen du 2002. urteaz geroztik, kanpoko kolaboratzaile gisa. Oratoria eskolak eman ditu NUPen fakultateetan, udako ikastaroetan eta “tesiak hiru minutuan” lehiaketan... Era berean, NUPekin aritu da elkarlanean unibertsitateko eztabaida lehiaketetan –bertakoak eta Espainiakoak– eta Batxilergoko lehiaketetan.
NUPeko antzerki taldearen zuzendari eta koordinatzailea da 2006. urteaz geroztik.